Programaren barruan, zonaldeetan eskaintzeko antzerki lanak honakoak dira:
"LA FARSA DEL AMOR"
TAPTC ANTZERKI TALDEA
Hiesaren transmisioan arriskua duten jokaera sexualen prebentziora zuzenduriko antzerki sorkuntza. Maitasun mota ezberdinetatik ibilbide baten bidez, pertsona bakoitzak sexualitatearekin ezartzen duen erlazioa eta besteekin gure erlazoetan segurtasuna eta konfiantza faboratzeko komunikazioaren garrantzia aztertzen da.
"¿SEXO?, GRACIAS POR NO DESPRECIAR"
PINPILINPAUXA NAFARROAKO ANTZERKI EGONKORRA TALDEA
Erlazio sentimentaletan eta fisikoetan oinarrituriko hitzaldi moduko bat da, non gazteenei aholku ematen zaien..... eta baita hain gazte ez direnei ere. Bakarrizketa-hitzaldi honek, aurreiritzi eta moralkeriari gerra irekia deklaratzen dio, maitasun eta ulermenari moduan.
"LECCIÓN DE ORGASMO"
LA PATRO ANTZERKI TALDEA
Emakumeen %60ak orgasmoan itxurak egiten dituela dioen estatistika irakurri ondoren, Conchak, gure sexologoak, mundu guztiko eszenatokietara jotzen du gaitz honi aurre egiteko asmotan. Eta nola egiten du hau? Oso modu samurrean, sexologoek, jakitunak hauek, emakume batek hiru urtez gutxienez orgasmoan itxurak egiten dituenean azkenean benetan lortzen duela esaten dutela jakinez. Conchak, hau lortzeko ariketa eta hasperen erraz batzuk baita hitz magikoak ere erakutsiko dizkigu.
BUSCANDO EL CLÍTORIS DESESPERADAMENTE
LA PATRO ANTZERKI TALDEA
Gizonezkoen %90a klitoria non dagoen ez dakiela eta gainerako %10a oraindik bila dabilela dioen beste estatistika bat irakurri ondoren.....Conchak, gure sexologoak mundu guztiko eszenatokietara jotzen du berriro gaitz honi aurre egiteko asmotan. Emakumearen gorputzeko atal ñimiño hori aurkitzeko bidean, anatomia klase magistral bat eman eta nahasmen handia sortzen duten auzi guzti horiei errepaso bat emanen die.
"SEXONÓLOGOS"
BOLA MUGIMENDUA
2002ko Hiesaren Nazioarteko Egunerako prestatutako 5 bakarrizketa dira. Sexuarekin erlazioa duen guztiaren aurkikuntzaren, sexualitatea deituriko honen hastapenak, desioaren orientabide ezberdinak, laztanak, masturbazioa,... oso ikuspuntu pertsonaletik hausnarketa egiten du.
"LA ESPERA"
OIHULARI KLOWN
Heziketa sentimentalari buruzko pailazo-parodia. Bi pailazo, Xaburriana eta Pantitusen zai daude...Beren ametsetako gizonaren zai daude… Baina printze urdin hori ez da heltzen. Bitartean, publikoa fidagarri hartzen doaz, haien amets eta fantasiak kontatuz, haien desiraren adierazpena burugabekeriara helduz. Modu honetan, ikuskizunean, ikasitako mitoetaz ironiaz hitz egiten dugu: Nola xarmatu behar da? Nork hartu behar du aurrea? Amodioa edo desira? Eta baita erromantizismoa, musuak, fideltasuna,...ere. Txapeltxoaren erabilera nola negoziatzen den jolastera heldu arte. Ikuskizuna, asmo guztiz didaktikoarekin, dibertitzeko momentua da baina baita hausnartzeko ere.
"LA MODELO CLOWNTRAPUBLICITARIA"
OIHULARI KLOWN
Pailazo parodia. Pauxa, istorio honetako protagonista, publizitate-modelo gaia da. Telebistako iragarki batean ateratzeko aukeraketa frogetara dator eta publikoan dauden pertsonak iragarkirako modelo-gai moduan hartuta, bere beldurrak, zalantzak, aurreko lan esperientziak,... fidatuko dizkio, honek argazki iragarkietan eta telebistan agertzen diren emakume eredu ezberdinak aztertzeko aitzakia emanen diolarik. Pailazoen umorearekin, samurtasunarekin eta olerkiekin saiatuko da publizitate-mezuekin hausten, batez ere emakume irreal eta eskuraezinak, eta erlazio balore zaharkituak transmititzen dituztenak.