Gozamenez. Con mucho gusto. Sexualidad y juventud

  • Facebook

Actividades




Jolastu eta parte hartu

Arlo honetan oraintxe parte hartu dezakezu, zalantzaren bat al duzu? Sexukontsulta; halakorik ez duzu baina besteek zer galdetzen duten ikusi nahi al duzu? Sexukontsulta; irudiren bat duzu eta gure HARRESIAN erakutsi nahi al duzu? Aurrera!

Horretaz gain, gure zozketan parte hartu dezakezu: bi pertsonentzako afaria inguru liluragarri eta sentsual batean sorpresa eta guzti. PARTE HARTU!

 

Jarduerak

Gozamenezetik, zuk bezalako gazteen laguntzaz, jarduera sorta zabala sortu dugu gustoko badituzue zuen zonaldeetan gozatzeko. Bestela ere, beste jarduera batzuk proposatu ditzakezue. Dagoeneko egin ditugun jarduerak ezagutzeko eskuineko menuan agertzen den edozein aukeratu: erakusketak, tailerrak, zentzumenen ibilbidea, gozamenez beteriko gaua, antzerkia...

 

ETA GAINERA

  • HITZALDIAK sexualitatearen inguruan ikuspegi zabala eta anitza ematen dutenak.
  • MUSIKA estilo ezberdinetakoa (DJak, jaiak, txarangak, kontzertuak, etabar...), aukerarik badago zonaldeko gazteen kontura.
  • OSASUN ERAGILE IZATEKO BERDINEN TALDEEI ENTRENAMENDUA, gazte eta bestelako taldeentzat.
  • ESKOLA EREMUAN PARTE HARTZEA, D.B.H.ko ikasleentzat jarduera zehatzekin.

     

     

     

    GOZAMENEZ BETERIKO GAUA

    “Con Mucho Gusto/Gozamenez” programako jarduera honekin, herriko/hiriko taberna ezberdinetan egindako emanaldi ezberdinen bidez, gazteen aisialdi eremuetara heltzen gara. Emanaldiak oso anitzak dira eta guztiak sexualitatearekin, sentimenduekin, desioarekin, mitoekin,... zerikusia dute (sabel-dantza, transformismoa, ipuin kontalariak, eta abar). Eta ikuskizunaz gozatzen den bitartean, programako beste jardueretan lortutako txartelekin, gazteek “amodio edabeak” har ditzakete (alkoholik gabeko edariak).

     

     

    Teatro

    Programaren barruan, zonaldeetan eskaintzeko antzerki lanak honakoak dira:

    "LA FARSA DEL AMOR"

    TAPTC ANTZERKI TALDEA

    Hiesaren transmisioan arriskua duten jokaera sexualen prebentziora zuzenduriko antzerki sorkuntza. Maitasun mota ezberdinetatik ibilbide baten bidez, pertsona bakoitzak sexualitatearekin ezartzen duen erlazioa eta besteekin gure erlazoetan segurtasuna eta konfiantza faboratzeko komunikazioaren garrantzia aztertzen da.

     

    "¿SEXO?, GRACIAS POR NO DESPRECIAR"

    PINPILINPAUXA NAFARROAKO ANTZERKI EGONKORRA TALDEA

    Erlazio sentimentaletan eta fisikoetan oinarrituriko hitzaldi moduko bat da, non gazteenei aholku ematen zaien..... eta baita hain gazte ez direnei ere. Bakarrizketa-hitzaldi honek, aurreiritzi eta moralkeriari gerra irekia deklaratzen dio, maitasun eta ulermenari moduan.

     

    "LECCIÓN DE ORGASMO"

    LA PATRO ANTZERKI TALDEA

    Emakumeen %60ak orgasmoan itxurak egiten dituela dioen estatistika irakurri ondoren, Conchak, gure sexologoak, mundu guztiko eszenatokietara jotzen du gaitz honi aurre egiteko asmotan. Eta nola egiten du hau? Oso modu samurrean, sexologoek, jakitunak hauek, emakume batek hiru urtez gutxienez orgasmoan itxurak egiten dituenean azkenean benetan lortzen duela esaten dutela jakinez. Conchak, hau lortzeko ariketa eta hasperen erraz batzuk baita hitz magikoak ere erakutsiko dizkigu.

     

    BUSCANDO EL CLÍTORIS DESESPERADAMENTE

    LA PATRO ANTZERKI TALDEA

    Gizonezkoen %90a klitoria non dagoen ez dakiela eta gainerako %10a oraindik bila dabilela dioen beste estatistika bat irakurri ondoren.....Conchak, gure sexologoak mundu guztiko eszenatokietara jotzen du berriro gaitz honi aurre egiteko asmotan. Emakumearen gorputzeko atal ñimiño hori aurkitzeko bidean, anatomia klase magistral bat eman eta nahasmen handia sortzen duten auzi guzti horiei errepaso bat emanen die.

     

    "SEXONÓLOGOS"

    BOLA MUGIMENDUA

    2002ko Hiesaren Nazioarteko Egunerako prestatutako 5 bakarrizketa dira. Sexuarekin erlazioa duen guztiaren aurkikuntzaren, sexualitatea deituriko honen hastapenak, desioaren orientabide ezberdinak, laztanak, masturbazioa,... oso ikuspuntu pertsonaletik hausnarketa egiten du.

     

    "LA ESPERA"

    OIHULARI KLOWN

    Heziketa sentimentalari buruzko pailazo-parodia. Bi pailazo, Xaburriana eta Pantitusen zai daude...Beren ametsetako gizonaren zai daude… Baina printze urdin hori ez da heltzen. Bitartean, publikoa fidagarri hartzen doaz, haien amets eta fantasiak kontatuz, haien desiraren adierazpena burugabekeriara helduz. Modu honetan, ikuskizunean, ikasitako mitoetaz ironiaz hitz egiten dugu: Nola xarmatu behar da? Nork hartu behar du aurrea? Amodioa edo desira? Eta baita erromantizismoa, musuak, fideltasuna,...ere. Txapeltxoaren erabilera nola negoziatzen den jolastera heldu arte. Ikuskizuna, asmo guztiz didaktikoarekin, dibertitzeko momentua da baina baita hausnartzeko ere.

     

    "LA MODELO CLOWNTRAPUBLICITARIA"

    OIHULARI KLOWN

    Pailazo parodia. Pauxa, istorio honetako protagonista, publizitate-modelo gaia da. Telebistako iragarki batean ateratzeko aukeraketa frogetara dator eta publikoan dauden pertsonak iragarkirako modelo-gai moduan hartuta, bere beldurrak, zalantzak, aurreko lan esperientziak,... fidatuko dizkio, honek argazki iragarkietan eta telebistan agertzen diren emakume eredu ezberdinak aztertzeko aitzakia emanen diolarik. Pailazoen umorearekin, samurtasunarekin eta olerkiekin saiatuko da publizitate-mezuekin hausten, batez ere emakume irreal eta eskuraezinak, eta erlazio balore zaharkituak transmititzen dituztenak.

     

    SENTIMENEN IBILBIDEA

    Jarduera honen helburu nagusia zentzuen mundura heltzea da, gorputz bizipenekiko, norberaren ongizatearekiko eta besteekin komunikazioarekiko jarrera positiboak faboratuz. Horrela, zentzu guztietatik ibilbidea egiten ahalbidetuz, zentzu bakoitzarekin esperimentatzeko aukera ematen duten tailer eta stand ezberdinak biltzen dituen espazioak diseinatzeko aukera ematen du (dastamenerako txokolateekin standa, ukimenerako kili-kili tailerra, usaimenerako esentzien espazioa, eta abar...

     

    TAILERRAK

    Hauek dira programak barne hartzen dituen tailerrak:

     

    LAZTAN TAILERRA

    Mila hitz baino gehiago balio duen arte honen aurpegiak aurkitu itzazu.

    Laztanak topaketa erotiko eta sexual guztien oinarria dira, kitzikapen eta plazer iturri dira eta edozein pertsona gai da sentitzeko eta egiteko, gorputzeko edozein tokitan eta tokiarekin.

     

    HENNA TAILERRA

    Zure gorputzean marraztu, edertu.

    Henna tatuaiak gorputz apainketa modu bat dira, normalean esku eta oinetan. Henna, lawsonia Inermis zuhaixkaren izen arabiarra da. Zuhaixka honen hostoak lehortu eta birrintzen dira ezagutzen dugun henna hautsa egiteko. Bere hosto eta birrinduetatik henna deituriko tindu gorrixka bat ateratzen da. Afrikako iparraldeko eta Asiako zonalde hezeetan hezten da. Herrialde islamiarretako emakumeen artean oso hedatua ileari tonua emateko eta azkazalak, behatzetako puntak eta oinetako alde batzuk tindatzeko. Okasio berezietarako eskuak edertzeko eta zorte ona erakartzeko erabiltzen da.

    Tailer honetan, marraztu, apaindu eta edertu zure gorputza hennarekin eta senti ezazu lurraren energia eta esnatu zure zentzuak zure larrua sentsualitatez eta kulturaz jantziz.

     

    MAKILAJE TAILERRA

    Zuk nahi duzunean itxuraldatu.

    Eguneroko egiteko honekin zure irudimena askatzeko, itxuraldatzeko eta koloreztatzeko aukerak ezagutu itzazu. Makilatzea ez da jarduera mekanikoa, edertze pertsonala eta karakterizazio zehatz bat helburu duen kolorearen, efektuaren, zuzenketaren, edertzearen eta modelatzearen bidez pertsona itxuraldatzen duen jarduera baizik.

     

    SENTIPEN-MASAJE TAILERRA

    "Zure gorputzaren gainean esku batzuen aukerak ezagutu eta sentitu"

    Tailer honen helburua, partehartzaileak auto-ezaguerari eta ukimen banatuari mesede egiten dioten abileziekin trebatzea da. Era berean, erlazio pertsona-artekoetan laztanen garrantziaz jabetzea du helburu. Gure bikotea ukitzen jakitea sentimenduak transmititu diezazkioke, masajea gure zentzuentzat esperientzia oso atsegina bihurtuz. Masaje tekniken konbinazioak (olio esentzialekin), erlaxazioak eta arnasketak gure gorputzeko sentipenen hautemate handiagoari laguntzen diote.

     

    SEXUALITATE TAILERRA

    "Hurbildu zure dimentsio sexualera"

    Zonaldeko Emakumeari Arreta Zentroetako sexu hezitzaileek ematen duten eta bertako gazteekin programaturiko tailer afektibo-sexuala da.

     

    GRAFITTI TAILERRA

    "Kalean sexualitatea adierazi"

    Grafittia, kalean sprayekin egiten den margo mural mota bat da. Gazteek hiri handietan garatzen duten adierazpen artistikokoa.

    Irudikatu tailer honetan zure herriko kaleetan aniztasun sexuala grafitti baten bidez.

     

    JEMBE ETA AFRIKAR DANTZEN TAILERRA

    "Afrikako erritmoarekin jarri sexualitateari soinua eta mugimendua"

    Djembea, natura-aldietan oinarrituriko afrikar dantzei erritmoa ematen dion jatorri afrikarreko materiala naturalez eginiko perkusio tresna da. Nabaritu energia zure gorputzean milurteko kultura duen herrialdeko musikaren eta dantzaren bidez eta sentimenduak adierazteko aukerak aurkitu itzazu.

     

    CAPOEIRA DANTZA TAILERRA

    "Sexualitatearen erritmora mugi ezazu zure gorputza"

    Kapoeira kolonizazio garaian Brasilera eraman zituzten esklabo afrikarrek sortutako dantza afro-brasildarra da. Haien esklabo egoerak ez zien inongo borroka ikasketarik egiten uzten: Hau mozorrotzeko, esklaboek tximinoak imitatu eta gorputzarekin txantxak egiten zituzten, erritmodun mugimenduak sartuz eta musika-tresnak erabiliz. Danborrek eta kantuek, borroka mozorrotzeaz gain, afrikar jainkoen errito-erlijiosoa mantentzeko modu bat sortuz.

    Tailer honetan oinarrizko pausuak dantzatu eta erakustaldi bat egiten da.

     

    SABEL-DANTZA TAILERRA

    "Adierazi zure zirrarak gorputzaren bidez"

    Sabel-dantza sentsuala eta iradokitzailea da, gorputz guztia parte hartzen duen mugimendu leun eta uhinduetan oinarritzen da. Mugimendu handiena aldaketan, giharretan, abdominaletan eta pelbisean aurkitzen dira. Gorputz guztiko adierazpen aukerak garatzean datza. Tailer honetan oinarrizko mugimenduak eta dantza erakustaldi bat egiten dira.

     

    HIP HOP TAILERRA

    "Zure gorputzaren mugimenduarekin ausartu zaitez zure emozioak adierazten"

    Hip-hop-a bere irudikapena estilo ezberdinetako dantzetan (break, funkia, ...) eta Rapa bezalako musika erritmoetan oinarria duen mugimendu kulturala da.

    Hip-hoparen erritmoak eta kantak sortzen dituen emozioen bidez, sexualitatean eta, gorputz adierazpenaren eta ukipenaren munduan barneratu.

     

    ANTZERKIRA HASTAPEN TAILERRA

    Antzerkiaren bidez sexualitatea antzeztu eta adierazi.

    Sexualitatearen aberastasuna bere zentzu guztietan adierazi eta gorputz eta ahozko espresioan eta interpretazioan hasi zaitez.

     

    BUSTIN TAILERRA

    "Sentipenak zure eskuekin moldeatu"

    Tailer honetan, gure azalarekin buztin hezearen ukipenaren sentipenarekin batera, eskuekin irudiak eginez, aurkitu itzazu naturako material honek dituen adierazpen aukerak.

     

    RISOTERAPIA TAILERRA

    Umore oneko pertsonentzat, lotsatientzat, kontu kontari ibiltzeko gogoa dutenentzat, asko ligatzen duenarentzat eta ezer ligatzen ez duenarentzat, barrerik egiten ez dutenentzat,hitzontzientzat eta gutxi hitz egiten duenarentzat...

     

    BESTE TAILER BATZUK:

    Komiki tailerra, txalaparta tailerra...eta sortzen joanen diren guztiak.

     

     

    Erakusketak

    Gozamenezetik, zuk bezalako gazteen laguntzaz, jarduera sorta zabala sortu dugu gustoko badituzue  zuen zonaldeetan gozatzeko. Bestela ere, beste jarduera batzuk proposatu ditzakezue. Dagoeneko egin ditugun jarduerak ezagutzeko eskuineko menuan agertzen den edozein aukeratu: erakusketak, tailerrak, zentzumenen ibilbidea, gozamenez beteriko gaua, antzerkia…

    Hauek dira programatik erabiltzeko moduan dauden erakusketak:

    CON MUCHO GUSTO / GOZAMENEZ

    CON MUCHO GUSTO / GOZAMENEZ programaren erakusketa. Bertan, iaz egindako argazkiak, margolanak, eskulturak, komikiak eta lan ezberdinak aurkezten dira.



    OSTIRAL GAUEKO SUKARRA

    Modu dibertigarri eta partehartzaile batean, drogen kontsumoaren eta sexu jokabidearen gaiak lantzen dituen 16-25 urte bitarteko gazteei zuzenduriko erakusketa elkarreragilea.


    COFESETAKO SEXUALITATEARI BURUZKO ERAKUSKETA

    Gazte eta nerabeei zuzenduta. Edukia bost multzotan dago banatua: sexualitatea, anatomia eta fisiologia sexuala, antisorgailuak, transmisio sexualeko gaixotasunak eta HIESA, eta baliabideen inguruko informazioa. Beste jarduera batekin konbinatuta elkarreragilea izan daiteke.




    HEZIKETA DA BIDEA

    Desiren orientazioari buruz eta Gay eta Lesbianen eskubideen defentsan eginiko kanpainetako kartelen erakusketa.


    PREBENTZIORAKO KARTELAK

    Hiesaren kontrako borrokan kanpaina nazionaletako eta nazioartekoetako kartelen erakusketa, izurria hasi zenetik gaur egun arte.


    SEXUALITATEA ETA 5 ZENTZUEN ERAKUSKETA

    Ikerketa, formazio eta ekintza programa batean Andraize Zentroaren partehartzearen ondorioz, eguneroko bizitzan sentsualitatearen inguruan NUPeko Gizarte Laneko diplomaturako ikasleek utzitako argazki erakusketa.



     

    Froga inkesta

    Azken hilabetea Maiatza 2012 Hurrengo hilabetea
    D L M X J V S
    week 18 1 2 3 4 5
    week 19 6 7 8 9 10 11 12
    week 20 13 14 15 16 17 18 19
    week 21 20 21 22 23 24 25 26
    week 22 27 28 29 30 31

    Kontaktua