-- Gozamenez. Con mucho gusto. Sexualidad y juventud. --

  • Facebook

hasiera Sexukontsulta

Sexu Kontsulta

13 urtekin chingatu ahal da?

Chingatu horrekin zer esan nahi duzun jakin beharko genuke. Harreman sexualez ari baldin bazara, jaiotzen garenetik badugu harremana gure gorputzarekin. Adin bakoitzean modu desberdin batez eta ezaugarri desberdin batzuekin. Hortaz ba ez dago adina konkretu bat, bakoitzak bere esperientzia badu.
 

EZ DAKIT NOLA EGIN 69

Harreman sexualen artean 69 deitu ohi zaio postura konkretu bateri: bi pertsonen artean sexu orala izatea aldi berean.
 

zenbat paja egin behar dira egunero?

Masturbazioari buruz ari garenean kontutan hartu behar duguna hauxe da: masturbazioa aukera pertsonala bat dela eta pertsona bakoitzak erabakitzen duela nahi duen edo ez, noiz, nola eta zenbat. Hortaz ba ez dago kopuru bat masturbazio egunero egin behar direnak.
 

(6.maila) Nire galdera hauxe da: -Zenbat antisorgailu mota daude

Aurreko galderaren erantzuna ikusi dezakezu informazio hau jasotzeko. Zuri ere Andraizera bisita bat egitera animatuko nizun!
 

(6.maila) Ba al dago beste modu bat ez izateko umeak pilulak jan gabe edo falopioren tronpa moztu gabe?

Bai, antisorgailu gehiago badira pilulak eta falopioko tronpak moztu gabe. Antisorgailuen helburua hauxe da: espermatozoidea eta obulua bildu eta umetokian ezar ez daitezen. Hau lortzeko modu diferenteak daude. Desberdinduko ditugu bi multzotan, medikuaren kontrola behar dutenak eta behar ez dutenak. Behar ez dutenak: -metodo naturalak: isurketa eman behar denean atera zakila baginatik, obulua ateratzen denean obariotik koitoak ez izan,... -Barrera metodoak (galarazi espermatozoideei umetokira ailegatzea zerbait tartean jarriz): preserbatiboak edo kondoiak (emakumezkoarena eta gizonezkoarena), diafragma eta krema espermizidak (espermatozoideak hiltzen dituztenak). Behar dutenak: -Umetoki barreneko dispositiboa (DIU): umetokiaren barnean jartzen da eta giro desegokia sortuz espermatozoideak igaro ez eta finak ez daitezen lortzen du. -Antisorgailu hormonalak: hormonen bitartez galarazten dute obulazioa, eta ez bada obulua ateratzen ezin da haurdunaldia eman. Hormonak modu desberdinetan har daitezke: pilulak, partxeak, baginan jarritako eraztuna eta injekzioa. -Metodo kirurgikoak: zuek errandako falopioko tronpak moztea (obulua umetokira ez pasatzeko) eta basektomia (espermatozoideak garraiatzeko hodiak moztu). Dena den guztia honetaz informazio gehiago jasotzeko eta metodo guztiak ikusteko Andraizera bisita bat egitea gomendatuko nizueke!!
 

(6. maila)Antisorgailuak erabili gabe posible da haurdun ez gelditzea ??

Bai, antisorgailuak erabili gabe posible da haurdun ez gelditzea. Berez pertsona bat haurdunaldia bilatzen ari denean urte batez ez badu lortzen, orduan hasten dira frogak egiten ikusteko ea non egon daiteke arazoa. Baina egia da ere aukera bakar batekin haurdun gelditu zaitezkeela. Hortaz ba, pertsona batek argi baldin badu ez duela haurdun gelditu nahi neurriak hartzea ez gelditzeko da osasuntsuena beretzat.

 

(6.maila) Umeei ekografiak egin ahal zaizkie?

Berez ekografiak orokorrean gorputzaren barruko organoen funtzionamendua ikusteko erabiltzen dira, eta baita hainbat odol-hoditan barrena doan zirkulazioaren fluxua ebaluatzeko. Ekografiak egin daitezke baita haurdunaldia bitartean ere, fetuaren garapena ebaluatu eta baloratzeko. Hortaz ba, umeei ekografíak egin ahal zaizkie.
 

Epa!! Nire lagun bat oso kezkatuta dago, haurdun dagoela uste du baina mutilarekin egin ondoren 2 aldiz jaitsi zaio hilerokoa. Nik esaten diot ezinezkoa dela, hilerokoa jaitsi bazaio ez dela haurdun egonen...ezta posible ez?? Milesker!!

Orokorrean zut diozun bezala ez da posible hilerokoa bi hilabetez izan baduzu haurdun egotea. Pertsonei buruz ari garenean gauzak ezin dira matematikoki ehunetik ehunera ziurtatu, baina egia da haurdun egoteko hilerokoaren falta dela baldintza bat. Bertze gauza bat da odol galtzeak izatea, hau da odol iluna eta kantitate gutxi izatea hilerokoa tokatzen denean. Hau berez ez litzateke hilerokoa izanen eta kasu horretan haurdunaldiko froga bat egitea gomendatuko zen. Hala ere kontatzen duzunarengatik baliteke zure laguna beldurtuta egotea nahi ez duen haurdunaldi batengatik, eta kasu honetan atzean haurdun egoteko beldurrak ikusten ditut. Psikologikoki ere lan bat egin beharko zuen onartzeko gauza "arraroak" ematen al direla, baina hilerokoa ezaugarri normalekin baldin badugu eta ez badugu bertze sintoma berezirik haurdunaldirik ez dago.

 

Kaixo. Mutil gazte bat naiz, 18 urte ditut eta zalantza ugari ditut. Inoiz ez nuen koitorik praktikatu, baina neska batekin probatu nuen. Oso azkar korritu nintzen eta pentsatzen nuen lehenengo aldia izan zelako. Baina ordutik izan ditugu harreman gehiago eta jarraitzen dut berdin. Ez dakit, baina 2 edo 3 minutuetan korritzen naiz eta hori ez da normala. Zer egin dezaket? nire neskak esaten dit berak ondo pasatzen duela, baina ez da korritzen, eta etorkizunean arazoa izan daitekeela uste dut nik.

Harreman sexualetan denborak oso erlatiboak dira. Batzuetan normaltasuna bilatzen dugu konparazioen bidez eta mina bertzerik ez dugu aurkitzen "desberdinak" garelako. Planteatu behar diozuna zure buruari hauxe da: nola sentitzen naiz ni eta nola sentitzen da bera harremana dugunean: harreman sexuala baino lehenago, bitartean eta ondoren. Kontutan hartu harreman sexualean eragina badutela emozioak: beldurrak, penak, haserreak eta erantzun sexualaren barnean gauza aunitz ez dira kontrolatzen al. Gero eta gehiago kontrolatzen saiatu, gero eta gutxiago kontrolatzen dira. Hortaz ba, saiatu atzentzen denborak eta neurriak, eta ikusi ze moduak badituzue sentitzeko plazerra, ez bakarrik koitoaren bitartez. Ikusten baldin baduzu ez zaizula burutik kentzen gaia beti ere laguntza profesionala eskatzea ongi etorriko zaizu. Emakumeen Arreta Zentroetan (gizonentzat ere dira) Sexologiako kontsulta duzu gai hauek lantzeko.

 

kaixo!! orain dela 2 hilabete egin nuen azkeneko aldiz nere mutilarekin. Geroztik 2 aldiz izand dut hilerokoa beraz ezin dut haurdun egon ez?? Eskerrikasko!!

Haurdunaldia eta hilerokoa aldi berean ez dira ematen. Egia da haurdun egonda odol galtzeak izaten al direla, baina orokorrean ez dute hilerokoaren ezaugarri berdinak: odola iluna eta hilerokoan izaten dena baino gutxiago izaten da. Kontatzen duzunaren atzean haurdun egoteko beldurrak ikusten ditut. Batzutan buruak beldurraren aurrean erantzun "matematikoak" bilatzen ditu, eta gorputza ez da matematikoa. Hortaz ba psikologikoki ere lan bat egin behar dugu: onartu gauza "arraroak" ematen al direla, baina hilerokoa ezaugarri normalekin baldin badugu eta ez badugu bertze sintoma berexirik haurdunaldirik ez dago.
 
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Kontaktua

Una parte de éste programa de sexualidad está dirigida y orientada a la población.

www.gozamenez.com
ccasn.formacion(a)hotmail.com