¿nola dakigu vih daukagula?¿nekak batzuk gertzen dutela eraztuna ze agitendu?
GIB-a (VIH euskaraz) daukagun jakiteko odol analisi bat egin behar da. Gainerako odol analisiak bezal bezalakoa da, baina bereziki eskatu beharra da GIB-a, bertzenaz ez da odol analisi guztietan aztertzen.
Analisi hau egiteko aukera desberdinak badituzu: medikuarengana jo dezakezu zure nahia adieraztera; baita ere zure Emakume Arreta Zentroan eskatu dezakezu, Ihesaren Aurkako Batzordean ere aukera izango zenuke.
Eraztun baginalari buruz ari zarela uste dut. Antisorgailu honek hormonez osatuta dago eta horren ondorioz, bertze antisorgailu hormonalak bezala, hormona horien eraginez burmuinak obarioak geldiarazten ditu eta horren ondorioz ez da obulaziorik ematen. Hortaz ba, obulaziorik gabe ez dago haurdun gelditzeko aukerarik. Baginaren barnean hiru astez egon behar du, eta gero aste bat eraztunarik gabe, aste horretan hilerokoa jausteko.
Haurdunaldiak ekiditeko oso efektiboa da, baina infekzioak, GIBA-A BARNE, ez ditu prebenitzen. Informazio gehiago izateko edo erabiltzeko interesa izanez gero, Emakume Arreta Zentrora jo behar da profesionalen laguntza beharrezkoa delako metodo hau erabiltzeko.
kaixo! 17 urteko neska naiz eta bart arazo ikaragarri bat suertatu zitzaidan. mutil-lagunarekin sexu-harremanetan hasi ginela kondoia kendu zitzaion, ezin genuen sinetsi! txarrena zera da, ez zegen inon kondoia eta niri barnean geratu zaidala uste dut. zer egin dezaket? gainera gaur odol pixka bat atera zait. oso kezkatua nago, larria izan daiteke? zuek laguntza eskeini ahal diguzue? nire gurasoei ezin diet ezer esan... mesedez laguntza!
Kondoia barnean gelditzea aukera bat da, berez zakilaren tamaina koitoaren zehar aldatu daiteke eta tentetasuna pixket galduta kondoia "laxoago" gelditzen ahal da eta baginaren barnean gelditu. Gertatu daiteke ere isurketaren ondotik zakila baginatik ateratzen bada kondoia zakilaren kontra zapaldu gabe barnean gelditzea, zakilak isurketaren ondotik tentetasuna galtzen duelako.Hori gertatuta ere kondoia bakarrik baginatik behititik ateratzen ahal da, ez da umetokirantz joaten al. Behatzekin ateratzen saiatzen ahal gara, eta ez bada topatzen utzi eta ibiliz edo ordu batzuk utzita joanen da jausten eta baginaren sarreratik agertzen.Ez bada hala Emakume Arreta Zentrora joan eta espekulo bat jarriz (errebisio ginekologikoa egiteko erabiltzen dena) berehala ikusten ahal da.
Kondoia agertuta ere, bestalde prebentzioa kontutan hartu behar da. Kondoia erabili ez balitz bezala izaten da kasu hauetan, ondorioz bihar amuneko pilula baloratu behar da (zikloaren momentua, isurketa egon den edo ez,...) eta infekzioen arriskuak ere komeni da baloratzea (GIB analisiak, etab). Guztia honendako errandako Emakume Arreta Zentroetan behar duzun laguntza aurkituko duzu.
epa! 15 urteko neska bat nahiz eta jakin nahiko nuke sexu harremanak lehenengo aldiz izatean, imena hautsiz gero odola aterako den ala ez eta zenbat. milesker
Hasteko jakin beharra da emakume guztiak ez dugula himena sortzez eta himena izanda ere ez dira himen guztiak berdinak. Aldaketak bai forman eta bai sendotasunean ematen al dira. Horren ondorioz himena hausten denean (ez du zertaz koitoarekin izan behar, ariketa fisiko batzuk egiten ere hautsi daiteke) oso gauza diferenteak gertatzen ahal dira bai sentsazioari begira eta bai odolari begira: kantitate gehiago, gutxiago, deus ere ez, momentuan, egun batzuk odola galtzen,...emakume bakoitza mundu bat gara!!
kaixo!
Neska gazte bat naiz eta nere harreman organoetan azkurea sentitzen dut. Azkure oso handiak sentitzen ditut kanpotik nahiz barrutik eta askotan pixa egiten dut. Gainera garbitzerakoan odol tanta txiki batzuk atera zaizkit. Hilerokoa jeitsi behar zait hemendik gutxira, hori izan daiteke? edo nire mutilagunak masturbatu ninduenean infekzio bat transmititu ziezadakeen?
Ematen duzun datuengatik baliteke onddoak izatea edo pixa infekzioa, maiztasun handiekin agertzen diren infekzioak dira eta diagnostiko on bat eginda tratamendu erraz batekin pasten diren infekzioak. Infekzio hauek gertatzearen zergatiak desberdinak izan daitezke: hezetasuna bainadorean ordu aunitz izateagatik, sarketaren bitartez transmititzeagatik, zure defentsak jautsi direlakoz...garrantzi gehiena duena da orain toki aproposera joatea profesional batek frogatxoren bat eginda diagnostiko bat egiteko eta horrekin bat tratamendua jartzeko. Nafarroan bizi bazara zure Emakume Arreta Zentrora joan eta han adieraziko dizute eman beharreko pausuak.
kaixo! 16 urteko neska bat naiz eta nire mutilagunarekin egin dut. ez dakit kondoia ondo jarri duen, beraz, haurdun nagoen edo ez. zer egin dezaket?
Lehendabiziko gauza baloratu beharko zenuke, zure hilerokoaren maiztasunaren arabera, atzerapenik baduzun zure zikloan edo ez. Hau da, sarketa bat izatetik haurdunaldiko froga bat positibo eman arte gutxienez 14-15 egun pastu behar dira.
Hortaz ba, ez bada denbora hori pasatu edo ez bazaizu oraindik tokatzen hilerokoa jaistea, itxaron beharko zenuke. Denbora hori pasatu bada eta atzerapena baldin baduzu haurdunaldiko froga bat egitea gomendatuko genizuke. Atzerapenak ez dira bakarrik haurdunaldiko seinalea, batzutan nerbioak, estresa, beldurrak, gaizki elikatzeagatik...ematen al dira atzerapenak hilerokoan.Haurdunaldiko froga batekin argitu dezakezu zerbait.
Dena den, informazio zehatza, haurdunaldiko frogak eta kondoiaren erabileraren informazioa Emakume Arreta Zentroetan jasoko duzu eta aukera aprobetxatu dezakezu. Andraizen edo Iturraman Gazte Programaren barnean sartuko zinen (23 urte baino gutxiago dutenentzat). Andraizeko telefonoa 848-422766/61 eta Iturramakoa 948-198333.
kaixo! 16 urteko neska bat naiz eta nire mutilagunarekin egin dut. ez dakit kondoia ondo jarri duen, beraz, haurdun nagoen edo ez. zer egin dezaket?
Duda hau argitzeko hoberena izaten da hilerokoa espero duzunean ez bazaizu etortzen haurdunaldiko froga bat egitea. Errexa da frogatxo hau, pixa pixko bat bertzerik ez da behar eta zure Emakume Arreta Zentrora joanda argituko dizute nola eta noiz egin.
kaixo!
lehenengo aldiz egin dut eta hilerokoa orain dela gutxi pasatu zitzaidan, bi egun gutxi gora behera, eta orain berriz bueltatu egin zait. zer izan daiteke?
Gure zikloaren prozesuan faktore desberdinak parte hartzen dute. Hormonak berezi batzuk, adibidez, eragin handia badute zikloan ematen diren prozesu desberdinetan: obulazioa, endometrioaren jaitsieran (odola galtzea), etab.
Lehenengo aldiz egin duzula esaten duzunean koitoari buruz ari zarela pentsatzen dugu. Baliteke sarketaren inguruan bizi izan dituzun emozioak (edo bizi izan dituzun bertze egoerak) eragina izatea hormonen produkzioan eta horren ondorioz zure hilerokoan aldaketak ematea. Horrelako aldaketak maiz gertatzen al dira ondorio larririk izan gabe, baina behar bada momentu ona da zure Emakume Zentrora jotzeko. Han aukera baduzu harreman osasuntsuak izateko kontutan hartu behar dituzun gauzak eta errebisioak ezagutzeko. Gainera 23 urte baino gutxiago baduzu Gazte Programaren barnean egoteagatik ordutegi berezia izan dezakezu eta arratsaldez hartu ordua beharrezkoa baduzu. Andraizen, 848-422766 telefonoan, argibide gehiago baduzu.
Kaixo! 16 urteko neska bat naiz eta gauza asko probatu ditut nire mutil-lagunarekin dagoeneko. Asteburu honetan esan zidan berarekin nahi nuena egiteko eskuburdinekin lotuta nuen bitartean, baina ez zitzaidan ezer berririk okurritzen. Ez naiz birgina. Zerbait gomendatuko bazenidate, asko eskertuko nizueke
Pertsonak sexudunak, sexualak eta erotikoak gara eta sustatu, piztu eta landu beharreko gizakion arloa da hau. Nork bere izatetik, nork bere erara, nork bere inguruan eta nahi dueneraino. Hortaz ba, zure esku dago, eta bakarrik zure esku, guri egin diguzun galdera erantzutea.
kaixo 18 urteko neska bat naiz eta hillabete eta gehiago pasa da jada hillerokoa izan ez dudanetik.kezkatuta nago oso.ez dut iñoiz hilleroko regularra izan baina horrenbeste ez zait sekula atzeratu.ez dakit zer egin.posible da azterketekin oso urduri nabillelako atzeratzea??
zer egitea gomendatzen didazue?
Erraten duzun bezala posiblea da urduri zaudelako hilerokoa atzeratzea. Gure egoera emozionala eta fisikoa hormonengan eragin handia izan dezake eta horren ondorioz hilerokoan aldaketan ematen al dira.
Haurdun egoteko aukera baldin baduzu, haurdunaldiko froga bat egitea komeni da, ziurtatzeko atzerapena ez dela horrengatik. Ez baduzu aukerarik haurdun egoteko edo froga negatiboa ateratzen bada hoberena izango zen azterketak bukatu arte esperatzea eta gero lasaitzekin ez bada zikloa bere erritmora bueltatzen orduan kontsulta bat eskatu zure Emakume Arreta Zentroan, baloratzeko errebisioa edo froga bereziren bat.
Lehen zakila ondo gogortzen zitzaidan, baina orain, nahiz eta "zutitu" ez da lehen bezain gogor jartzen. Askoz biguinago dago, eta azala ez da lehen bezain estiratuta jartzen. Zergatik izan daiteke? gehiegi masturbatzeak zerikusirik izango luke?
Lehendabiziko gauza izango zen galdetzea zer den "gehiegi masturbatzea". Izaki sexudunak gara eta sexualitatearen adierazpena pertsonala denez, pertsona bakoitzak bizitzen du zer den ona edo txarra beretzat, zer den aunitz edo guti, zer nahi duen edo zer ez duen nahi. Hortaz ba, masturbazioak berez ez du ondoriorik zakilaren gogortasunean.
Eszitazioaren ondorio bat da zakila tente jartzea, baina prozesu honetan bi faktore mota izan behar dugu kontutan: fisikoak eta psikologikoak. Fisikoen artean aztertu behar da ea zerbait aldatu den eragina izaten ahal duena tentetasunean, azken finean odola sartu eta ez ateratzeagatik ematen da tentetasuna. Batzuetan botika batzuk hori aldatu dezakete.
Psikologikoen artean ansiedadeak eragina handia badu eta kasu aunitzetan hau da zergatia. Konturatu gabe eragina izaten al du modu inkontziente batez, espero duguna ez denean gertatzen adibidez. Batzuetan helburua tentetasuna da eta horrek berak eragina negatiboa izaten al du. Lagungarria izan daiteke garrantzia kentzea, ez bilatzea erantzun konkretu bat, saiatu ez konparatzen eta erlaxazioaren bidez "burua gelditu".
|
|