Gozamenez. Con mucho gusto. Sexualidad y juventud

  • Facebook

hasiera Nor gara Zer da GOZAMENEZ

CON MUCHO GUSTO / GOZAMENEZ

1.- NOLAKO PROGRAMA DA HAU?

2000. urtean hasi zen sexualitateari buruzko programa da eta bere oinarrian, Vitoria-Gasteizko udaletxeak burutu zuen 'uki dezagun gaia' sexualitate eta gazteria kanpaina du. 2001 urtean, gazteei zuzendutako sexualitateari buruzko ekintza ezberdinak egingo dira.Programa honen barnean, gazteei sexualitateari loturiko zenbait jarduera eskainiko zaizkie.

 

2.- ZER DELA ETA SEXUALITATEA ETA GAZTEAK KANPAINA BEREAN SARTU?

Eta zergatik ez, bada? Gazteek sexualitatea bizitzen dutela noizbait ere ezagutuko dugu ala gai hori bazter utziko nahi gabe haurdun gelditzen direnen eta sexu-bidezko eritasunen bat biltzen dutenen kopurua kezkagarri izan arte? Sexuari loturik dagoenaz ez da karrikan argi mintzatzen, ezta etxean eta eskolan ere; horrelako gaiak saihesten dira, areago, halakorik dela ere ukatzen da eta ez da ezagutzen gazteen sentimenduak, sexu-ahalmenak, desioak eta sexu-jokabideak arrunt desberdin direla bata bertzetik. Bertze alde batetik, gazteek beren sexualitatea bizi duten giroa komunikabideek hedaturiko mezu kontraerrankor, sobera estimulatzaile, estereotipatu eta deformatuez bete-betea egoten da. Gizon-emakumeen sexualitateak zenbait alde desberdin ditu: plazerra, komunikazioa, afektibitatea etab. Haiek bizi eta bateratzea ezinbertzekoa da pertsonek beren bizian garapen orekatu eta osoa izateko. Hori dela eta, gazteen baitako sexualitatea agerira atera nahi dugu, eta errespetu handiz haren alde onak eta aniztasuna erakutsi, guzioi aberasgarri izanen zaigulakoan baikaude. Sexualitateari loturiko beldur eta tabuei buru egiteko tenorea dugu, zeren eta haiek bizipen txarrak eta arriskutsuak indartu bertzerik ez baitute egiten. Aurreiritziak aparte utzirik, gai honetaz jakin-minez, askatasunez, eta beldurrik eta lotsarik gabe mintzatzeko tenorea dugu.

 

3.- PROGRAMAREN FUNTSEZKO ZENBAIT KONTZEPTU

Gizon-emakumeok izaten ditugun sexu-jokabide, desio, sentimendu eta sentsazioak HAIN DESBERDIN izatea ABERASGARRI da. Aniztasun hori errespetatu behar dugu. Sexualitatea genitalitatea eta koitoa baino anitzez gehiago izanagatik, bi elementu horiei egiten diegu kasurik handiena, gure sexualitatea oso-osorik bizitzeko eta bertze zenbait pertsonarekin harremanetan sartzeko inportantzia handia duten hainbat alde bazter utzirik (afektibitate-loturak, desioak, ameskeriak, beldurra, autoestimua, atsegin hartzeko bertze zenbait bide, etab.). Sentimenen mundura irekitzeak gorputz-bizipenen gainean iritzi onak izatea ekartzen du, bakoitzaren ongizatearen nahiz bertzeekiko komunikazioaren mesederako. Sexualitatea gizarte-ingurunearen, garai historikoaren eta kulturaren arabera etengabe aldatzen eta garatzen aritzen den konstruktotako hartzea. Sexualitatearen gaineko komunikazioa argiago eta irekiago izateak hari oniriztea ekartzen du berekin. Sexualitatearen gainean ikuspegi osoa izanez hura atsegin, afektibitate, komunikazio eta, azken finean, garapen pertsonaleko iturritako hartzea. Horrekin bat, arrunt inportantetako jotzen dugu sexualitatearen -gazteen sexualitatearen, kasu honetan- inguruko mezuetan haren alde onak azpimarratzea.

 

4.- NORENDAKO DA?

Sexualitate-programa honen atal bat Nafarroako Komunitateko hiru herritako gazteendako sortu da (heldu diren urteetan Nafarroako gazte guziei eskaintzeko asmoz). Bertze atalean, Nafarroan VIH/HIESa prebenitzeko egiten diren kanpainak bateratu nahi izan dira eta, beraz, atal hori Nafarroako gazte guziei eskainiko zaie. -gazteen sexualitatearen, kasu honetan- inguruko mezuetan haren alde onak azpimarratzea.

 

5.- NORK ANTOLATU DU?

Programa hau ondoko hauek antolatu dute: Nafarroako Gazte-Kontseilua, Iturramako Fosez ("Cofes", erdaraz),HIESaren Aurkako Batzordea, EHGAM, Andraize, Zonaldeetako Gizarte-Zerbitzuetako langileak, Emakumeendako Sostengu-guneetako Hezitzaileak eta zenbait Gazte-Talde eta Gaztetxe. Laguntzaileak: SARE, Elizandrea, Lumatza, Emakume Internazionalistak, Eska-neska.

 

6.- HELBURUAK OROKORRAK

 

  • Eguneroko eta gune publiko ezberdinetan sexualitatearen presentzia agerian uztea.
  • Sexualitatearen eta bere adierazpen eta bizitzeko modu ezberdinen ikuspuntu on, errespetuzkoa eta aberasgarria eskaintzea.
  • Sexualitatearen alderdi ezberdinen inguruan hausnarketa eta eztabaida sustatzea, gazteen zein hauen eta bitartekari ezberdinen (familia, eskola, aisialdia, astia,...) eta hedabideen artean.
  • Sexualitate alorrean haien herri edo hiri eta herrialdean lan egiten duten elkarteen eta baliabideen berri ematea.

 

 

BITARTEKO HELBURUAK

 

  • Gazteak izaki autonomotzat hartzea, sexualitatearekiko balore pertsonal eta koherentea den sistema bat sortzeko ahalmena dutenak.
  • Sexualitatearen aberastasuna, pertsona bakoitzaz gain, konposatzen duten alderdi aniztasunean oinarritzen dela kontuan hartzea.
  • Sexu aniztasunarekiko errespetua.
  • Programatzen diren jarduerak eta edukiak gazteendako erakargarriak izan beharko dute.
  • Sexologiaren zientziatik eskaintzen den sexualitatearen ikuspuntuaren berri ematea.
  • Sexualitateari dagokionez erlatibismo kulturala kontuan izatea.

 

 

CON MUCHO GUSTO GOZAMENEZ programak Nafar Gobernuko Osasun Sailaren laguntza du.

 

 

 

ORRI HONTAN

Froga inkesta

Azken hilabetea Maiatza 2012 Hurrengo hilabetea
D L M X J V S
week 18 1 2 3 4 5
week 19 6 7 8 9 10 11 12
week 20 13 14 15 16 17 18 19
week 21 20 21 22 23 24 25 26
week 22 27 28 29 30 31

Kontaktua