Gozamenezetik, zuk bezalako gazteen laguntzaz, jarduera sorta zabala sortu dugu gustoko badituzue zuen zonaldeetan gozatzeko. Bestela ere, beste jarduera batzuk proposatu ditzakezue. Dagoeneko egin ditugun jarduerak ezagutzeko eskuineko menuan agertzen den edozein aukeratu: erakusketak, tailerrak, zentzumenen ibilbidea, gozamenez beteriko gaua, antzerkia…
Hauek dira programatik erabiltzeko moduan dauden erakusketak:
CON MUCHO GUSTO / GOZAMENEZ
CON MUCHO GUSTO / GOZAMENEZ programaren erakusketa. Bertan, iaz egindako argazkiak, margolanak, eskulturak, komikiak eta lan ezberdinak aurkezten dira.
OSTIRAL GAUEKO SUKARRA
Modu dibertigarri eta partehartzaile batean, drogen kontsumoaren eta sexu jokabidearen gaiak lantzen dituen 16-25 urte bitarteko gazteei zuzenduriko erakusketa elkarreragilea.
COFESETAKO SEXUALITATEARI BURUZKO ERAKUSKETA
Gazte eta nerabeei zuzenduta. Edukia bost multzotan dago banatua: sexualitatea, anatomia eta fisiologia sexuala, antisorgailuak, transmisio sexualeko gaixotasunak eta HIESA, eta baliabideen inguruko informazioa. Beste jarduera batekin konbinatuta elkarreragilea izan daiteke.
HEZIKETA DA BIDEA
Desiren orientazioari buruz eta Gay eta Lesbianen eskubideen defentsan eginiko kanpainetako kartelen erakusketa.
PREBENTZIORAKO KARTELAK
Hiesaren kontrako borrokan kanpaina nazionaletako eta nazioartekoetako kartelen erakusketa, izurria hasi zenetik gaur egun arte.
SEXUALITATEA ETA 5 ZENTZUEN ERAKUSKETA
Ikerketa, formazio eta ekintza programa batean Andraize Zentroaren partehartzearen ondorioz, eguneroko bizitzan sentsualitatearen inguruan NUPeko Gizarte Laneko diplomaturako ikasleek utzitako argazki erakusketa.








