Hezkuntza esparruak dituen maila desberdinak eremu paregabea dira Gizakiaren Izaera Sexuala eta horren adierazpen desberdinak ikuspegi baikor, zehatz eta errespetuzko batetik lantzeko. Horregatik saiatzen gara hezkuntzako profesionalei baliabideak, heziketa-jarraibideak eta gakoak ematen ikasleei ezagutza eremu hori hurbiltzeko hausnarketa, komunikazioa eta gozamenaren bidez.
Gaia lantzeko proposatzen ditugun baliabideak, interaktiboak, erakargarriak, dibertigarriak, parte hartzekoak… izaten dira. Batzuek gelan egindako jarduera beste toki ludikoagoekin, informalagoekin… tartekatzen dute.
Hemen proposatzen ditugun materialak ondorengoetara daude zuzenduta: Lehen eta Bigarren Hezkuntzara, CEPtara, HLKPtara, Tailer Eskoletara, Hezkuntza berezira… baita NUPera ere. Hala ere, hezkuntza esparruko edozein profesionalek erabili, moldatu, birsortu… egin ditzake lan-esparru eder eta beharrezko honen alde apustu egin nahi badu.
Programa hasi zenetik, gure erkidegoko ikastetxe, irakasle, orientatzaile eta NUPeko profesional askok erabili dituzte proposatzen ditugun heziketa-jardueretariko batzuk. Horien lanari, ekarpenei, konpromisoari eta gogo biziari esker iritsi gara gauden tokiraino. Eskerrik asko.

Heziketa zentruak






