Hauek dira programak barne hartzen dituen tailerrak:
LAZTAN TAILERRA
Mila hitz baino gehiago balio duen arte honen aurpegiak aurkitu itzazu.
Laztanak topaketa erotiko eta sexual guztien oinarria dira, kitzikapen eta plazer iturri dira eta edozein pertsona gai da sentitzeko eta egiteko, gorputzeko edozein tokitan eta tokiarekin.

HENNA TAILERRA
Zure gorputzean marraztu, edertu.
Henna tatuaiak gorputz apainketa modu bat dira, normalean esku eta oinetan. Henna, lawsonia Inermis zuhaixkaren izen arabiarra da. Zuhaixka honen hostoak lehortu eta birrintzen dira ezagutzen dugun henna hautsa egiteko. Bere hosto eta birrinduetatik henna deituriko tindu gorrixka bat ateratzen da. Afrikako iparraldeko eta Asiako zonalde hezeetan hezten da. Herrialde islamiarretako emakumeen artean oso hedatua ileari tonua emateko eta azkazalak, behatzetako puntak eta oinetako alde batzuk tindatzeko. Okasio berezietarako eskuak edertzeko eta zorte ona erakartzeko erabiltzen da.
Tailer honetan, marraztu, apaindu eta edertu zure gorputza hennarekin eta senti ezazu lurraren energia eta esnatu zure zentzuak zure larrua sentsualitatez eta kulturaz jantziz.
MAKILAJE TAILERRA
Zuk nahi duzunean itxuraldatu.
Eguneroko egiteko honekin zure irudimena askatzeko, itxuraldatzeko eta koloreztatzeko aukerak ezagutu itzazu. Makilatzea ez da jarduera mekanikoa, edertze pertsonala eta karakterizazio zehatz bat helburu duen kolorearen, efektuaren, zuzenketaren, edertzearen eta modelatzearen bidez pertsona itxuraldatzen duen jarduera baizik.
SENTIPEN-MASAJE TAILERRA
"Zure gorputzaren gainean esku batzuen aukerak ezagutu eta sentitu"
Tailer honen helburua, partehartzaileak auto-ezaguerari eta ukimen banatuari mesede egiten dioten abileziekin trebatzea da. Era berean, erlazio pertsona-artekoetan laztanen garrantziaz jabetzea du helburu. Gure bikotea ukitzen jakitea sentimenduak transmititu diezazkioke, masajea gure zentzuentzat esperientzia oso atsegina bihurtuz. Masaje tekniken konbinazioak (olio esentzialekin), erlaxazioak eta arnasketak gure gorputzeko sentipenen hautemate handiagoari laguntzen diote.
SEXUALITATE TAILERRA
"Hurbildu zure dimentsio sexualera"
Zonaldeko Emakumeari Arreta Zentroetako sexu hezitzaileek ematen duten eta bertako gazteekin programaturiko tailer afektibo-sexuala da.
GRAFITTI TAILERRA
"Kalean sexualitatea adierazi"
Grafittia, kalean sprayekin egiten den margo mural mota bat da. Gazteek hiri handietan garatzen duten adierazpen artistikokoa.
Irudikatu tailer honetan zure herriko kaleetan aniztasun sexuala grafitti baten bidez.
JEMBE ETA AFRIKAR DANTZEN TAILERRA
"Afrikako erritmoarekin jarri sexualitateari soinua eta mugimendua"
Djembea, natura-aldietan oinarrituriko afrikar dantzei erritmoa ematen dion jatorri afrikarreko materiala naturalez eginiko perkusio tresna da. Nabaritu energia zure gorputzean milurteko kultura duen herrialdeko musikaren eta dantzaren bidez eta sentimenduak adierazteko aukerak aurkitu itzazu.
CAPOEIRA DANTZA TAILERRA
"Sexualitatearen erritmora mugi ezazu zure gorputza"
Kapoeira kolonizazio garaian Brasilera eraman zituzten esklabo afrikarrek sortutako dantza afro-brasildarra da. Haien esklabo egoerak ez zien inongo borroka ikasketarik egiten uzten: Hau mozorrotzeko, esklaboek tximinoak imitatu eta gorputzarekin txantxak egiten zituzten, erritmodun mugimenduak sartuz eta musika-tresnak erabiliz. Danborrek eta kantuek, borroka mozorrotzeaz gain, afrikar jainkoen errito-erlijiosoa mantentzeko modu bat sortuz.
Tailer honetan oinarrizko pausuak dantzatu eta erakustaldi bat egiten da.
SABEL-DANTZA TAILERRA
"Adierazi zure zirrarak gorputzaren bidez"
Sabel-dantza sentsuala eta iradokitzailea da, gorputz guztia parte hartzen duen mugimendu leun eta uhinduetan oinarritzen da. Mugimendu handiena aldaketan, giharretan, abdominaletan eta pelbisean aurkitzen dira. Gorputz guztiko adierazpen aukerak garatzean datza. Tailer honetan oinarrizko mugimenduak eta dantza erakustaldi bat egiten dira.
HIP HOP TAILERRA
"Zure gorputzaren mugimenduarekin ausartu zaitez zure emozioak adierazten"
Hip-hop-a bere irudikapena estilo ezberdinetako dantzetan (break, funkia, ...) eta Rapa bezalako musika erritmoetan oinarria duen mugimendu kulturala da.
Hip-hoparen erritmoak eta kantak sortzen dituen emozioen bidez, sexualitatean eta, gorputz adierazpenaren eta ukipenaren munduan barneratu.
ANTZERKIRA HASTAPEN TAILERRA
Antzerkiaren bidez sexualitatea antzeztu eta adierazi.
Sexualitatearen aberastasuna bere zentzu guztietan adierazi eta gorputz eta ahozko espresioan eta interpretazioan hasi zaitez.
BUSTIN TAILERRA
"Sentipenak zure eskuekin moldeatu"
Tailer honetan, gure azalarekin buztin hezearen ukipenaren sentipenarekin batera, eskuekin irudiak eginez, aurkitu itzazu naturako material honek dituen adierazpen aukerak.
RISOTERAPIA TAILERRA
Umore oneko pertsonentzat, lotsatientzat, kontu kontari ibiltzeko gogoa dutenentzat, asko ligatzen duenarentzat eta ezer ligatzen ez duenarentzat, barrerik egiten ez dutenentzat,hitzontzientzat eta gutxi hitz egiten duenarentzat...
Beste tailer batzuk:
Komiki tailerra, txalaparta tailerra...eta sortzen joanen diren guztiak.

