Tue, 25/11/2008 - 11:44
Erantzuna: Erraten duzunarengatik fluxu baginala irudi du. Fluxu baginalak aldatu egiten du gure zikloaren momentuaren arabera. Obulazioa baino lehen, obulazioa, eta obulazio ondotik kolorea aldatzen da: zurixka, gardena eta horixka izaten ahal da. Kantitatea eta ezaugarriak ere aldatu egiten dira.
Fri, 21/11/2008 - 16:19
Erantzuna: Kontatzen duzunarengatik izaten ahal da flujo baginala. Baginaren barnean beti flujoa dago eta zikloaren egunaren arabera flujo hori aldatzen da, gehiago, gutxiago, xuriago, horixago...Behar bada hori izan daiteke likido hori. Baina egia da pixa uretratik ateratzen dela eta flujo baginala baginan dago, ez da toki berdinetik ateratzen baina baliteke momentu batean hala iruditzea.
Fri, 14/11/2008 - 14:48
Erantzuna: Sexu harremanen artean oso harreman diferenteak daude. Behar bada hasteko planteatzen al zara ze sexu harreman mota izaten dituzun eta probatzen al duzu bertze harreman batzuk ez baduzu probatu: masturbazioa, felazio edo kunilingusa, laztantzea gorputzeko atal diferenteak... Korritzea edo orgasmora ailegatzea erantzun ez arrazionala da, hau da, naiz eta zu bilatu buruakin baliteke ez gertatzea: gero eta gehiago "gelditu" burua hobe. Gauza guztia hauek kontutan hartu ondoren ikusten baldin baduzu ez dela deus aldatzen hezitzaile sexualaren kontsultara joateak laguntzen al dizu zure kasu pertsonala aztertzeko.
Fri, 14/11/2008 - 12:55
Erantzuna: Orgasmoa erantzun sexualaren atal bat da. Gorputza plazer handia eta exzitazio handia sentitzen duenean tentsioa metatzen du eta horren ondorioz bada momentu bat tentsio hori kontrakzio batzuen bidez laxatzen da. Kontrakzio horiek erritmikoak dira eta teknikoki hori izango zen orgasmo bat. Nola lortu masturbazioaren bitartez? Ba plazerra sentituz, exzitatuz... Nola? Aukera aunitz badira, ukituz, laztanduz, jostailuen bitartez...Non? Klitorian, aluan, baginan, gorputz guztian zehar, buruan, eskuetan,...
Fri, 14/11/2008 - 12:49
Erantzuna: Masturbatzea bakoitza bere buruari plazerra ematea da. Hortaz ba ez dago modu bakarra masturbatzeko, eta pertsona bera batek ere ez du zertaz beti modu berdinean egin behar. Behar bada entzun izanen duzu masturbatzeko neskak gauzak baginan sartzen dutela, zakil bat izango balitz bezala baina hau ez da guztiz zehatza. Aukera bat da, baina kontutan hartzen badugu klitoria estimulatuz plazer handia sentitzen ahal dela, masturbatzeko modu bat izan daiteke ere, klitoria ukitzea. Nola? Bakoitza ikusi behar du probatuz zer da gehien gustatzen zaiona,zer ez, zerk ematen ahal dion mina edo zerk ematen ahal dion plazerra.
Fri, 07/11/2008 - 13:54
Erantzuna: Sexua egitearen esanahia argitu beharko genuke lehenik. Aunitzetan koitoan bakarrik pentsatzen ari gara eta ez da horrela. Pertsona sexudunak garenez harreman sexualak laztanak, muxuak, begiradak...etab dira. Erretzearena ere tabakoari edo bertze sustantziari buruz ari zaren kontutan hartu beharko genuke.
Dena den, orokorrean, ondorio zehatzak harreman sexualekin ez daude, ondorioak gehio izango ziren orokorrak, bai psikologikoak eta bai fisikoak.
Wed, 29/10/2008 - 15:57
Erantzuna: Orgasmo bakar bat ez da existitzen, gorputza eta buruaren arabera orgasmoak oso diferenteak izan daitezke batetik bestera eta denboran ere. Dena den, segundu batzuetako erantzuna da ez gehiago.
Wed, 06/08/2008 - 18:10
Erantzuna: Kondoia hausten denean baloratzeko biharamuneko pilularen beharra eta gainerako arriskuak baloratzeko Emakumeen Arreta Zentrora (lehenagoko COFES-era) joatea izango litzateke aukera ona. Honetan profesionalak baloratuko du egoera, beharrezkoa bada emanen du pilula eta informatuko dizu gainerako arriskuez. Zentro hauek astelehenik ortziralera irekiak daude. Hortaz ba, asteburuan gertatuta, larrialdietara joan beharko zenuke (Iruñekoa bazara Virgen del Camino ospitalera, eta bertzenaz zure zonaldeko larrialdi zentrora). Biharamuneko pilula hartzeko 72 ordu ditugu baina lehen bait lehen baloratzea da hoberena, zertaz pilula honen eraginkortasuna orduekin jausten doa.
Wed, 30/07/2008 - 09:08
Erantzuna: Himena hausterakoan ateratzen ahal den odola kantitatea oso aldakorra da pertsona batetik bestera. Baliteke ere odolik ez ateratzea. Kontutan hartu behar duzu himenak berak oso diferenteak direla pertsona batetik bestera, edo gertatzen al dela ere himena ez izatea edo lehendabiziko koitoa baino lehen hautsi izatea tanpona batekin, kirolarekin, etab.
Wed, 28/05/2008 - 12:00
Erantzuna: Lehendabiziko aldia baino gehiago lehendabiziko koitoaz ari zarela iruditzen zait. Akatsa bat da lehendabiziko koitora berdintzea dena, zertaz sexualitatearen adierazpenak aunitz eta oso diferenteak dira. Egia da koitoa horien artean aukera bat dela, baina sobera idealizatu ohi da koitoa gure gizartean.
Koitoari buruz ari garenean kontutan hartu behar dugu bagina muskulu batek osatzen duela eta muskulu hori gure egoeraren arabera bigunago edo gogorrago egoten ahal dela. Anatomikoki ere, baginak gorputzaren gainerako atalak bezala, diferenteak izan daitezke. Zakilarekin gauza bera gertatuko litzateke, bai luzeraz, bai zabaleraz diferentziak daude batetik bestera. Orokorrean lubrikazioa eta baginaren kontzientzia hartzea da egiten ahal diren bi gauza. Nerbioen eraginez gutxiago lubrikatzen ahal da eta kanpotik lubrikazioa jartzen ahal da, beti ere kontutan hartuz preserbatiboarekin batera erabiltzen baldin badugu lubrikazio horrek ezin duela oliorik eraman (baselinak adibidez ez du balio).
Bukatzeko, kontutan hartuz, gure gorputza osoa garrantzi handia duela adierazpen sexualaz ari garenean; interesgarria da ez murriztea bakarrik genitaletara eta koitora.
Fri, 22/06/2007 - 10:05
Erantzuna: Fimosis operazio batean glandea inguratzen duen azala kentzen dute; frenilloaren kasuan ez du zergatik horrela izan behar. Dena den, beti ere espezialista batengana joan behar dugu arazoak ditugunean, berak ikusi dezan zein den oinarria.
Fri, 22/06/2007 - 09:59
Erantzuna: Antisorgailu bakoitzak baditu bere alde positiboak eta bere alde negatiboak. Dena den, deus ez erabiltzeak arrisku handiak ditu, hortaz ba, hoberena izango litzateke metodoaren eragozpenekin zerbait egitea.
Preserbatiboarekin mina sentitzen baldin baduzu eta preserbatiborik gabe ez, saiatzen ahal zarete lubrikanteak erabiltzen. Hau da, batzuetan preserbatiboaren materiala bagina igurtzirakoan lehortzen du eta horren ondorioz mina sortzen ahal da. Kanpoko lubrikante bat erabilita (baselina eta olioa duten kremarik ez) errazago irristatuko da preserbatiboa baginan eta mina desagertzen ahal da.
Bestalde, buruak lan handia egiten duela kontutan izan behar duzu eta batzutan sentsazioetan egoten bagara eta burua "gelditzen" saiatzen bagara gauzak aldatzen dira. Harreman ziur batzuk izatea preokupazioa kentzen digute, eta horrek berak plazera handia ematen du!!
Thu, 31/05/2007 - 17:43
Erantzuna: Zakilaren tentetasuna bere kontu funtzionatzen duela erran dezakegu. Hau da, fisikoki baldintza batzuk eman behar dira tentetasuna emateko (gorputz kabernosoak, odola,etab), baina hortaz aparte erreflexu bat da. Baliteke pentsamendu edo estimulu baten erantzuna izatea, baina baliteke "bere kontu" tente paratzea. bertze gauza bat da tentetasun horren esanahia gizartean, horrek behar bada nerbiosten ahal zaitu gehien.
Mon, 16/04/2007 - 14:03
Erantzuna: Lehendabiziko aldia baino gehiago lehendabiziko koitoaz ari zarela iruditzen zait. Akatsa bat da lehendabiziko koitora berdintzea dena, zertaz sexualitatearen adierazpenak aunitz eta oso diferenteak dira. Egia da koitoa horien artean aukera bat dela, baina sobera idealizatu ohi da koitoa gure gizartean.
Koitoari buruz ari garenean kontutan hartu behar dugu bagina muskulu batek osatzen duela eta muskulu hori gure egoeraren arabera bigunago edo gogorrago egoten ahal dela. Hau da, nerbiosten garenean posiblea da bagina gogorragoa egotea eta "itxita" dagoenaren sentsazioa izatea. Ona da gure baginaren kontzientzia hartzea eta horretarako Kegelen ariketa oso onak dira. Zure Emakume Arreta Zentrora joanda hezitzaileak adieraziko dizkizu zeintzuk diren ariketa hauek eta nola hartu kontzientzia. Hala ere, pentsa eta sentitu zure gorputzean osotasun bat bezala ez bakarrik gorputzaren atal batean oinarrituz.
Antisorgailuez berriz, preserbatiboak dira bai haurdunaldiak eta bai gaixotasunak prebenitzen dituzten metodoak, beti ere koitoez ari bagara. Ez bada koitorik, arrisku batzuk desagertzen dira. Informa zaitez!
Mon, 19/03/2007 - 12:54
Erantzuna: Bagina muskulu batek osatzen du, eta aunitzetan ez dugu gure baginaren kontzientzia argia. Hortaz ba, garrantzi handia du lehenik gure baginaren kontzientzia hartzea eta ikustea nola guk geu batzutan "gogortzen" dugun muskulua nahi gabe, beldurrarengatik edo eta nerbioengatik. Baginaren egoera ongi ezagutzeko badira ariketa batzuk egiten ahal ditugunak: Kegelen ariketak dira. Esate baterako, pixa egiten ari garenean pixa gelditzen saiatu eta baginaren muskuluak kontraitzen dituzu. Ariketa hori da, gero, edozein momentuan eserita edo etzanda zaudenean, egiten ahal duzuna desberdintzeko noiz laxatzen duzun eta noiz gogortzen duzun bagina. Lagungarria izan daiteke ere mugimendu hori egiten duzun bitartean behatza baginan sartuta izatea, sentitzeko berez noraino kontrolatzen duzun mugimendua.
Honek lagunduko dizu zure gorputzaren erantzuna ezagutzen eta hau koitoaren postura baino garrantzi gehiago du. Hala ere, informazio gehiago nahi izanez gero zure Emakumeentzako Arreta Zentrora ager zaitezke.
Fri, 16/03/2007 - 12:17
Erantzuna: Kontutan hartu behar duzu anatomikoki oso zakil diferenteak badirela. Hau da, gainerako gorputzaren atal guztiak bezala, zure zakila gainerako zakileekin konparatuz berezitasunak izanen ditu. Horrek ez zaitu agobiatu beharrik, ez du inolako eraginik. Baloratu behar duzuna da ea prepuzioa jausterakoan mina ematen dizun edo molestiaren bat sentitzen duzun. Holakoetan komenigarria da fimosia baloratzea, edo eta frenilloaren egoera. Hortarako zure Emakumeentzako Arreta Zentrora hurbildu zaitezke edo Famili Medikura joan Urologora igortzeko aukera baloratu dezan.
Thu, 15/03/2007 - 19:05
Erantzuna: Postura diferenteak sentsazio diferenteak eragiten ahal dute. Aldi batetik bestera postura berean sensazioak aldatu daitezke. Hortaz ba, ez da ona errezeta magikoa bilatzea. Sexualitatearen adierazpenak oso pertsonalak dira.
Depilazioarena ere ez du zerikusirik sentsazioetan, eredu estetiko bat bertzerik ez da.
Thu, 15/03/2007 - 19:01
Erantzuna: Amodioa egiteko oso modu diferenteak daude. Egia da koitoen bidez egitea erabakitzen baldin badugu, horrek arrisku batzuk kontutan hartzera eramanen gaituela. Hiesa, infekzioak eta nahi ez diren haurdunaldiak esate baterako. Pena merezi du guztia hau kontutan hartzea eta harreman bakoitzaren arabera neurriak hartzea.
Thu, 15/03/2007 - 18:57
Erantzuna: Sexuarekin zerikusirik baldin badu galdera honek, pentsatu beharko dugu genitalei buruz hitz egiten ari garela. Sexualitatea gai debekatu bat izan denez urte aunitzez, hainbat hitz zerikusirik ez dutenak erabili ohi dira. Hoberena da gauzak bere izenaz izendatzea. Denok hobeto ulertuko dugu elkar.
Thu, 15/03/2007 - 18:52
Erantzuna: Masturbatzea aukera pertsonala bat da, eta pertsonala bezala ez dago ez askorik ez gutxirik. Kontutan hartu behar duzuna da nola sentitzen zaren zu zure buruarekin.
Thu, 15/03/2007 - 18:48
Erantzuna: Masturbazioa adierazpen sexual bat da, eta adierazpen sexual guztiak bezala ez dago modu zehatz eta bakar bat egiteko. Hau da, muxu bat ematen dugunean bezala, ez dugu beti modu berean egiten. Garrantzi handia du sentitzea zer nahi dugun, zer ez eta gozamenaren arabera adieraztea, beldurrak, lotsak eta gainerako sentimendu negatiboak alde batera utziz.
Wed, 07/03/2007 - 15:27
Erantzuna: Mutilen kasuan desberdindu behar da eiakulatzea (esperma ateratzea) eta orgasmoa. Lehendabiziko eiakulazioa edo isurketa 14-16 urte bitarte gertatu ohi da. Ordurarte orgasmoa isurketarik gertatzea da ohikoena.
Mon, 26/02/2007 - 14:15
Erantzuna: Pilula antikontzeptiboak hormonak dira. Horien eraginez obarioen funtzionamentua gelditu egiten da eta hortaz ez da obulatzen, haurdun gelditzeko aukera desagertuz. Gorputza bakoitza honen aurrean erantzun diferenteak izaten ahal ditu. Berez, informazioa hau jaso eta zure erabakia baldin bada pilulak hartzea ez zenuke arazorik izan beharko profesionalarekin. Dena den, kontutan hartu berak ematen dizun informazioa eta egin beharreko kontrolak. Pilula hauek erosteko errezeta berezi bat behar da, txuri kolorekoa. Hau da, prezioa guztiz ordaindu behar da, ez da murrizketarik, baina urte baterako balio du errezeta horrek eta farmazian badakite segimendua egiten ari zarela profesional batekin. Prezioak aldatzen dira batetik bertzera; orokorrean zazpi edo zortzi eurotik gora balio du hilabeteko kaxa bakoitzak.
Mon, 26/02/2007 - 14:06
Erantzuna: Sentitzeko eta plazerra bizitzeko aukera gorputz guztian zehar kokatuta dugu. Harreman sexualak aunitz dira eta diferenteak. Bakoitzak ikusi eta erabakitzen du momentu bakoitzean zer egin nahi duen eta zergatik.
Mon, 26/02/2007 - 14:00
Erantzuna: Masturbatzean edo eta edozein harreman sexuala izaten ez dugu orgasmorengana ailegatzeko erloju kontrako lasterketa bat egiten. Behar bada ez gara orgasmora ailegatzen edo denbora desberdina gostatzen ahal zaigu ailegatzea, baina bideak garrantzi handia du, tontorrera ailegatzea baino gehiago gehienetan.
Mon, 26/02/2007 - 13:55
Erantzuna: Bakoitzaren nahiak pertsonalak dira eta bi pertsonen arteko harremanetan bi pertsonak kontutan hartu behar dira. Gainerakoa, sobran da.
Mon, 26/02/2007 - 13:53
Erantzuna: Koito normala edo anormala ez da existitzen. Berez bi pertsona harreman bat izaten ari badira garrantzi handia du bien iritziak kontutan hartzea. Behar bada solastu beharko zenuke berarekin ikusteko ea bien gustukoa den izaten dituzuen harremanak. Horrela izanda, kontutan hartu ere erlaxazio puntu goxo batek logura ematen duela.
Mon, 26/02/2007 - 13:47
Erantzuna: Erantzun sexuala aztertzerakoan egia da neskak orgasmo bat baino gehiago jarraian izateko ahalmena dutela. Horrek ez du erran nahi derrigorrez horrela izan behar denik. Hobe da sexualitatean zenbakiak alde batera uztea eta gozamena eta desioak kontutan hartzea.
Mon, 26/02/2007 - 13:43
Erantzuna: Masturbazioa aukera bat da, eta aukera bezala bai neska batzuk eta bai mutila batzuk erabiltzea erabakitzen dute. Esparru pertsonaletan egiten dena ez da beti kontatzen, eta horren ondorioz entzuten ahal da gehiago pertsona batzuengan, baina horrek ez du erran nahi gehiago ematen denik.
Mon, 26/02/2007 - 13:39
Erantzuna: Gozamena ez da fisikoarekin zerikusi duen gauza bat; gozamena bi belarrien artean dugu, hau da, buruan. Hortaz ba, kondoiak prebentzio mailan ematen ahal duen lasaitasuna, adibidez, gehiago gozatzea eragiten ahal du. Prebenitu eta gozatu, bi gauzak posibleak dira.
Mon, 26/02/2007 - 13:15
Erantzuna: "Deditoekin" masturbazioari buruz ari bazara erran beharko genuke ez dagola modu zehatz bat masturbatzeko. Plazerraren bila gabiltzanean modu aunitz eta oso diferenteak daude hori lortzeko, eta momentu batetik bestera gauza diferenteak erabili izan nahi ahal dugu. Hortaz ez bilatu "instrukzio liburua" zure desioa eta gogoek zer dioten baizik.
Mon, 26/02/2007 - 13:10
Erantzuna: Lehendabiziko gauza izango litzateke argitzea zer diren harreman sexualak. Harreman sexualak izateko ez da beharrezkoa koito bat izatea. Muxuak, laztanak, masturbazioa, jokoak,...hainbertze harreman sartzen dira gure adierazpen erotikoan!!! Eta hoberena da bakoitzak aukeratzen ahal dugula zer nahi dugun eta zer ez, alde batera utzita zer egin nahi duten bertzeek eta zer ez. Anima zaitez zure desioak eta gogoak aztertzera, bertzeekin konparatu gabe.
Wed, 21/02/2007 - 12:45
Erantzuna: Belara antisorgailu hormonalei buruz ari bazara, berez, pilula hauek egunero hartuta, ordu berean eta ematen diren aholkuak jarraituz gero, efektibitatea oso altua da, %99 esan genezake. Lehendabiziko 7 egunetan bertze metodo bat erabiltzea gomendatzen da, baina hortik goiti ez da beharrezkoa bertzerik erabiltzea, haurdunaldiak saihesteko bederen. Deskantsu egunetan, nahiz eta pilularik ez hartu, aurreko asteetan hartutakoak aski dira deskantsuko astean arriskurik ez izateko.
Wed, 21/02/2007 - 12:26
Erantzuna: Denok pertsona sexuatuak garenez, berez, harreman sexualak jaiotzen garenetik hiltzen garen arte praktikatzen ari gara. Aztertu behar dena da zer ulertzen dugu harreman sexual hitzarekin: ez da bakarrik koitoa, aunitzetan pentsatzen ahal den bezala. Harreman sexuala gure gorputzarekin dugun harremana da, bertze pertsona batzuekin kontatu edo ez. Harreman sexualetan,koitoa barne, adina baino gehiago aztertu behar ditugun gauzak hauexek dira: zeintzuk dira gure nahiak, gure desioak eta nola disfrutatu arriskurik onartu gabe.
Lehendabiziko koitoaren inguruan mito aunitz entzun ohi dira, hau da, informazio aunitz jasotzen ahal dugu baina ona da informazio horiek kuestionatzea, aunitzetan ez direlako egia. Bagina muskulu bat denez gure egoera pertsonalak badu eragina beregan, hau da, beldurrez edo nerbioak jota baldin bagaude baliteke bagina ez egotea hainen flexiblea eta horren ondorioz molestatzea sarketan. Ona izango litzateke gure baginaren kontzientzia hartzea eta ikustea nola muskulu horien malgutasuna lantzen ahal da.
Wed, 07/02/2007 - 17:06
Erantzuna: Koitoa egiten ari den bitartean kondoia mugitzen ahal da. Mugitzen bada baina zakila osoa estaltzen jarraitzen badu ez dago inongo arazorik. Ateratzen bada eta baginaren barnean gelditzen bada hor haurdun gelditzeko arriskua bada, baina beharrezkoa da gauza batzuk baloratzea: eiakulatu den edo ez, zikloaren momentua, etab. Horretarako emakumeendako arreta zentro batera jo beharko zenuke balorazio zehatza egiteko.
Wed, 07/02/2007 - 17:03
Erantzuna: Koitoa egiten ari den bitartean kondoia mugitzeko edo ateratzeko arriskua dago. Mugitzen bada baina zakila osoa estaltzen jarraitzen badu ez dago inongo arazorik. Ateratzen bada eta baginaren barnean gelditzen bada hor haurdun gelditzeko arriskua bada, baina beharrezkoa da gauza batzuk baloratzea: eiakulatu den edo ez, zikloaren momentua, etab. Horretarako emakumeendako arreta zentro batera jo beharko zenuke balorazio zehatza egiteko.
Mon, 05/02/2007 - 13:00
Erantzuna: Koitoa harreman sexual mota bat da. Ez da bakarra, ezta hoberena edo osoena ere. Koitoa egiteko kontutan hartu behar dira gauza batzuk, bertze pertsona bat behar da nahi berdinekin eta argi izan behar dela prebentzioaren gaia eta koitoa ez dela modu bakar batean egiten, bertzeak bertze.
Mon, 05/02/2007 - 12:56
Erantzuna: Zakila baginan sartzeari koitoa edo sarketa deitzen zaio. Harreman sexual mota bat da, eta berez, plazerra sentitzeko aukera bat izango litzateke. Ez dago "instrukzio liburuxkarik", hortaz pertsona bakoitzak, eta bertze pertsona kontutan hartuz koitoaren kasuan, sentsazioen arabera jokatu behar du.
Mon, 05/02/2007 - 12:51
Erantzuna: Hilekoa berez umetokian sortutako endometrioa da, gorputza hilero prestatzen baita haurdun gelditzen baldin bagara obulua umetokian ezartzeko. Kontzepzioa ematen ez denean, orduan, aldaketa hormonal batzuk ematen dira eta endometrioa berritzen da umetokiko lepotik baginara ateriz. Hola ba hori hilekoa izango litzateke.
Mon, 05/02/2007 - 12:46
Erantzuna: Kontsulta bat izateko aukera oso aproposa Andraizera joanta izaten ahal duzu, edo eta zure Emakumeendako Arreta Zentrura. Zailtasunak izango bazenitu, hemen aukera aproposa duzu zure galdera idatziz erantzun bat jasotzeko. Anima zaitez!!
|