ALTSASU: “ZINE GAUAK”. SEXUALITATEARI BURUZKO 2. ZIKLOA
Iazko arrakastaren ondoren, zinearekin gozatzen jarraitzera animatzen zaituztegu: gune ludikoa, goxoa, irudimenezkoa, gogoetatsua, kritikoa... bakarrik, lagundurik, kuadrilan...
“NACIONAL 7”
Urriaren 23an 21,45etan FORUMA Pili Mikeo sexologoaren eskutik.
Urriaren 25ean 21;45etan
Elbarritasun fisikoa duten pertsonen sexualitateari buruzko gizatasunez beteriko eta umorez egindako komedia bat.
“NIRE SEXU PORROTEN HISTORIA OSOA”
Urriaren 30ean eta Azaroaren 1ean 21,45etan.
Dokumental/Komedia honetako protagonistak bere porrot sentimentalen arrazoiak ikertzea erabakitzen du. Jakinminak eta bere bizitza sexuala hobetzeko gogoak egoera dibertigarriak eragingo dituzte.
LEKUA: Altsasuko zinea
Antolatzen du: Altsasuko Udaletxeko Kultura Arloa
Laguntzailea: Gozamenez
IPUIN KONTALARI EROTIKOA
Bigarren hezkuntzako ikaslegoarentzat.
Urriaren 29an gazteleraz eta Urriaren 30ean euskeraz 11,15etan.
IORTIA KULTURGUNEAn. ALTSASU
Gelan sentimenduetan murgildu ostean, urtetik urtera beste neska-mutiko batzuk egin duten moduan, ongi pasa ezazu ipuin kontaketan fantasia, sentimendu, afektuen munduan murgilduta eta plazerra eta goxotasuna ezagutu itzazu. Posible da pistaren bat ematea.
TAILERRAK euskeraz:
URDIAIN:
“Irri-jolas”: Zeure buruaz barre egin ezazu eta erakargarriagoa suertatuko zara.
Neska-mutiko umore onekoentzat, lotsatientzat, asko ligatzen dutenentzat edo batere ligatzen ez dutenentzat, barrerik egiten ez duenarentzat, asko hitz egiten duen jendearentzat eta gutxi hitz egiten duenarentzat...
Eguna: Urriak 24, 18:00etatik 20:00etara.
Lekua: Udaletxea
UHARTE-ARAKIL:
“Txalaparta”: Bere soinuarekin hunkitu zaitez.
Txalapartaren soinuak seduzi zaitzan utzi, bere komunikazio aukerak ezagutu eta sortarazten dizkizun emozio eta sentsazioekin konektatu.
Urriak 31, 18,00etatik 20,00etara.
Lekua: Udaletxea
ERGOIENA:
“Makilajea”. Nahi duzun horretara itxuraldatu zaitez.
Transformatzearen aukerak ezagutzeko, koloreztatzeko eta zure irudimena aske uzteko. Edertzeko edo ezaugarriztatzeko...
Eguna: Azaroak 7, 18:00etatik 20:00etara.
Lekua: Lizarragako eskolak
IPUIN EROTIKOAK euskeraz
Ipuinek adierazten dituzten plazerrean, samurtasunean, fantasian, afektuan, pasioan eta roilo onean murgildu eta gozatu. Une gozo-gozoa igaroko duzu.
IRURTZUN:
Eguna: Azaroak 29, 18;00etatik 19;00etara.
Lekua: Piku-xar
ZIORDIA:
Eguna: Abenduak 13, 18;00etatik 19;00etara.
Lekua: Udaletxea
ANTOLATZAILEAK: Etxarri-Aranatzeko Emakumearen Arreta Zentroa, Altsasu, Arbizu, Bakaiku, Ergoiena, Etxarri-Aranatz, Irurtzun, Lakuntza, Olazti, Uharte-Arakil, Urdiain eta Ziordiako udalak.
KOORDINATZAILEAK ETA PARTE-HARTZAILEAK: Etxarri-Aranatzeko Emakumearen Arreta Zentroko hezitzailea, Gazte elkarteak eta Gaztetxeak, Altsasuko Udaleko Gazteri Teknikaria, Etxarri-Aranatz eta Altsasuko Udaletako Kultura Teknikariak. Zonaldeko Gizarte Zerbitzuko Prebentzio Teknikariak, Altsasu eta Etxarri-Aranatzeko Osasun Zentroetako Gizarte Langileak, Sakanako Mankomunitatea, Etxarri-Aranatz eta Altsasuko Bigarren Hezkuntzako Eskolak.

