Erotika, erotikoa, erotismoa....Zenbatetan ibiltzen ditugu hitz horiek!! Baina..zer esanahi dute zuretzat? Esaiguzu argazki batean!!
1.-PARTEHARTZAILEAK
- Nafarroan bizi den 30 urte bitarteko edozein pertsona.
bi maila daude:
- 1.-Lehenengoa: 20 urte (barne) bitarteko gazteak.
2.-Bigarrena: 21etik 30 urte (barne) bitarteko gazteak
2.-LANAK
- Argazkien edukia librekoa da. Utzi aske zure imajinazioa!!
Baldintza bakarra argazkiek ikutu/eduki erotikoa izatea da. Kontuan izan norberak bere erotika duela, bakarra eta desberdina.
Pertsona bakoitzak gehienez 3 argazki aurkeztu ahal izanen ditu (ertz zuririk gabe).
Argazkiaren edukia, originaltasuna eta izenburua baloratuko dira.
Ez dira fotomuntajerik onartuko.
3.-AURKEZPENA
- Argazki kamara edota telefono mugikor bidez egindako argazkiak onartuko dira, paper nahiz digital formatuan.
Nafarroako Gazte Kontseiluan edota gazte-ko@pangea.org helbidean aurkeztu daitezke.
Nafarroako Gazte Kontseiluan aurkeztuz gero...
Argazkia gutunazal baten barruan joanen da, bertan izenburua idatzirik duela. Honez gain, beste gutunazal batean argazkiaren izenburua, norberaren izena, adina eta telefonoa edo emaila idatzirik aurkeztu beharko dira.
Email bidez aurkezten baduzu...
Argazkia atxikitako datuetan barneratu eta izena, adina eta kontaktu modua emailean bertan.
Argazkiak aurkezteko azken eguna ekainaren 11 izanen da, eguerdiko 13:30ak arte.
4.-EPAIMAHAIKO PARTAIDEAK:
- Diseinuan aditua den pertsona
- Sexologoa
- Osasun arloko pertsona
5.-IRABAZIZ GERO...ZER?
- 1go mailarako saria:
- -1go saria: argazki kamera lomografikoa + 4 sarrera hauetako batean: Senda Viva, Burlatako igerilekua eta Bertiz Abentura.
-2. saria: argazki kamera lomografikoa + 2 sarrera hauetako batean: Senda Viva, Burlatako igerilekuan eta Bertiz Abentura.
2. mailarako sariak:
- -1go saria: argazki kamera lomografikoa + masaje sorta + txokolate sorta.
-2. saria: argazki kamera lomografikoa + masaje sorta
Argazkiak Nafarroan zehar ibiliko den erakusketa batean erabiliko dira!
6.-ZER GERTATUKO DA NIRE ARGAZKIAREKIN?
- Nafarroako Gazte Kontseiluak argazki horien erabilera eskubidea izanen du bere ekintza edota dokumentuetarako.
Lehiaketan parte hartuz gero, goian aipatutako baldintzak onartzen dira.

