Sexualitateari buruz hitz eginen duen harresia eraikitzen
Horma bat jaso nahi dugu, adreiluz adreilu, gutxi eta gutxi. Harresi honek sexualitateari buruz hitz eginen du, gazteek gai horren inguruan dituzuen gogoeten berri emanen du. Eta zu zeu kopia ezina zarenez, zuretzako sexualitatea zer den adierazten duen argazki bat, irudi bat, idatzitako zer edo zer... bidaltzeko gonbita luzatzen dizugu. Pasioz, aurreiritziak alde batera utziz, aske, beldurrik gabe.
Axola duena, beste pertsonei, gazte zein heldu direla ere, guk ere gai horri buruzko ideia, sentipen, nahi, ilusio, kezka eta algarak baditugula jakinaraztea da.
Horretarako, horma jaso ahal izateko, urrezko bost arau proposatzen dizkizugu:
- Legala izan, desio duzuna eta sentitzen duzuna beti adierazi.
- Gezurretan ibiltzea ez da balizkoa.
- Iraintzea ez da balizkoa.
- Sexista izatea ez da balizkoa.
- Inposatzea ez da balizkoa.

